2007-11-19



BEHOBIA-SAN SEBASTIÁN = Deporte, independentismo y manifestaciones proetarras, mezcladas a partes iguales



Hitz hauekin laburbiltzen zuten El Mundo egunkariko bi kazetarik Behobia-Donostia lasterketa. Kazetariek lasterketan parte hartu zuten eta detaile askorekin kontatzen dute bizitako esperientzia, nola ez, tituluarekin argi geratu den bezala beti euren ikuspuntutik kontatuta.



Eta bai, gu konturatzen gara errealitate ez dela horrela, badakigu oso exageratu dagoela dena, eta azken finean guretzat hori, gezur bat da. Baina albiste bera hau ezagutzen ez duen batek irakurtzen duenean? Nola ez gaituzte terrorista deituko? Badirudi guztia politika dela, eta beldurrez irten behar garela kalera , hori da saltzen duten irudia, eta jendeak hori sinisten du, besterik ez badauka.



Baina kontuan hartu asko gu ere izan gaitezkeela gezurrak etengabe sinisten gaudenak. Guk ere atzerriko informazio asko eta asko jasotzen dugu eta besterik ez daukagunez bertsio horrekin geratzen gara, ezer kuestionatu gabe.



Egunero aurkitu ditzakegun adibide hauek baliagarriak izan behar dira konturatzeko ez dagoela errealitate bakarra, bueno, agian bai, baina ez dago errealitatea kontatzeko modu bakarra eta horregatik askotan iturri desberdinak izatea mesedegarria izan daiteke.



Ni, Behobia - Donostia lasterketaren inguruan argazki honekin geratuko nintzateke

Gabonak eta publizitatea

Azaroa ia bukatzear dago eta hotzarekin batera gabonak ere hurbiltzen doaz. Garai honetan kontsumoa asko disparatzen da, baina ez bakarrik arlo batean, janaria, loteria, umeentzako jostailuak, bikotearentzako bidaitxo bat... bizio materialak oso ongi onartzen dira garai honetan eta nola ez, empresak horri etekin handiena ateratzen saiatzen dira.

Publizitatea garai honetan buru belarri aritzen da jostailu edo bestelako opari posibleak eskaintzen, guztiek konbentzitu nahi digute hori erosteko eta ez besterik. Askotan umeak erabiltzen dituzte gantxo bezala, iragarkiak umeei zuzentzen dizkiete nahiz eta jakin hauek dirurik ez dutela baina argi dago gero umeak kosta ala kosta lortuko duela, edo behintzat tinko saiatu, jostailu hori.

Garai honetan gehinbat jostailuak ikusten dira baina ez dira atzean geratzen turroiak, goxokiak, bidaiak, lurrinak, bitxiak...

2007-11-18

Zentzumenak eta pertsuasioa

Esan bezala publizitatea teknika persuasibo bat da, baina ez bakarra. Teknika honetan, gainontzekoetan bezala zentzumenek funtzio garrantzitsua betetzen dute, izan ere mezu persuasiboarekin harremanetan jartzeko bidea baitira.

Guri zentzumenen bitartez heltzen zaikigu mezuak, eta informazioaren aro honetan, teknologia hain garatu dagoenez gehinbat begien eta belarrien bitartez izaten da. Ikus-entzunezko lanak kontsumitzen ditugu gehinbat, irratiak, telebistak, eguneroko prentsak, aldizkariak.. askotan hedabide masibo hauek garrantzi handia hartzen dute gehiegi agian.

Horregatik kontuan izan behar da, hedabideen bitartez heltzen zaizkigun mezu persuasiboak baliteke eragin gehiago sortzea, eta gainera pertsona askorengan izango duenez eragin berdina, azkenean guztiok produktu bera eskatuko dugu, eta nola ez, kontsumismoaren bidea jarraituko dugu, produktu bat ez bada bestea "desiratuz".

2007-11-12

Publizitatea

Persuaditzeko moduez aritu ginenean asko zeudela esan genuen eta bizi dugun informzioaren aro honetan garrantzitsuenetarioa publizitatea da.

Iragarkien bitartez publzistek gugan eragina izan nahi dute, marka edo produktu horrekiko fideltasuna lortu nahian, eta nola ez, salmentak handitu nahian. Askotan pentsatzen dugu iragarkiek ez daukatela hainbeste eragin gugan, baina zergatik aukeratzen dugu esne marka bat edo bestea? Benetan produktuen arteko diferentzia ez da handia, baina arrazoi batengatik aukeratzen dugu bat, eta askotan publizitatearen eraginagatik izaten da. Diru asko gastatzen dute enpresek publizitatea egiten eta horrek esan nahi du horrek etekinak lortzen laguntzen diola, bestela gizarte kontsumista honetan ez lirateke dirua horrela botako.
Gainera kontuan izan behar da publizitatea esatean ez ditugula hartzen telebistako iragarkiak bakarrik, irratiko kuñak, aldizkarietako iragarkiak, hesietan dauden kartelak, poltsak... hauek guztiak ere publizitatearen barruan daude.



2007-11-11

Nire atitude positiboak eta negatiboak

Bakoitzak bere atitudeei buruzko zerrenda duenez, nik gaur nirea aurkeztuko dizuet, ea zuek hurrengo egunean animatzen zareten.

Niretzat karga afektibo positibo handia duten objektuak Txindoki mendia eta lagunak izan daitezke. Txindoki leku zoragarria iruditzen zaidalako eta lagunak beti nire ondoan egon direlako eta beraz momentu asko konpartitu ditugulako. Hemen dituzue:


















Bestalde, badaude neretzat karga negatiboa duten objektuak, esate baterako ibaietako zikinkeria, izan ere bizitza eman digun naturari errespetu falta dela uste dudalako, eta inpuntualitatea, ez zait bat ere gustatzen itxaroten egotea.










Seguruenik zuetako bakoitzak beste objektu batzuk aukeratuko zituen baina normala da, bakoitzak objektu batzuei jartzen dio afektibitatea, honek ez ditu arau batzuk jarraitzen, bakoitza aske da, nahi duena sentitu eta pentsatzeko, hortaz, animatu eta jarri zuen atitudeak.

2007-11-07

Atitudeen sailkapena

Gehienbat persuaditzeko saiakerak aktitudeetan zentratzen dira, eta orduan, aktitudeak aldatzea bada helburua garrantzitsua da jendearen atitudea objektu batetiko zein den jakitea.

Objektuaz hitz egiterakoan eremua asko zabaldu behar da, ez da bakarrik objektu materialetan pentsatu behar. Objektua buruan izan dezakegun edozer da, objektua kolore bat izan daiteke, leku bat, pertsona bat, egoera bat... hau da, pentsatu daitekeen edozer.

Gero, objektu bakoitzarekiko daukagun atitudea hirutan banatu daiteke:
- Atitude positiboa dutenak
- Atitude neutroa dutenak
- Atitude negatiboa dutenak

Bakoitzak bere sailkapena egiten du, batentzat karga positiboa duenak beste batentzat negatiboa izango du, edo agian ez du izango, hortaz neutroa izango da. Orduan, bakoitzak objektu batekiko atitude bat izango du eta ez hori bakarrik, atitude bera izanda ere jarrera hori izatera bultzatu dizuten arrazoiak ezberdinak izan daitezke, baina hori beste egun baterako utziko dugu.

2007-11-05

Noiz bai eta noiz ez?

Pertsuasioaz hitz egiten hasteko zenbait faktore hartu behar dira kontuan. Prertsuasioa prozesu bat da eta bertan bai persuaditzailea eta bai persuaditua eragiteko saiakera horretaz ohartu behar dira. Beraz, esan daiteke, gehiago zehaztuz, norbaitek beste norbait kontzienteki eragiteko saioa dela.

Saio honetan aspektu desberdinetan eragin daiteke: pentsamoldean edo ezagutzan, atitudeetan eta jokabidean.

Ezagutza eta jokabidea elementu "agerikoak" dira. Ezagutzan eragiten duten komunikazio pertsuasiboek iritzi eta ikusmoldeetan eragiten dute. Informazioa emanez gauza berriak edo eraberrituak azaleratzen dizkigu, esate baterako, irakaskuntza, zentzu zabalean eta baita publizitate kanpaina batzuk ere, euroaren ingurukoa adibidez.

Jokabidea ere agerikoa da, arretaz begiratuz gero erraz jakin daiteke jendeak zer jokabide duen. Baina ez da hain erreza, aldiz, zuzenean jokabidean eragitea gehienetan lehenengo ezagutzan edo atitudeetan zentratu beharra dago gero, azkenean jokabidea aldatzeko. Maila honetan adibide asko daude noiz erabiltzen den jakiteko, esaterako: publizistek, iragarritako marka eros dezagun, politikariek, botoa eman diezaiogun...

Bestalde, atitudeen alorra oso zabala da eta ez da beste biak bezai agerikoa eta sinplea. Atitude esatean pertsona batek objektu batekiko (ez du zertan materiala izan behar) duen jarrera neurtu nahi da, hau da, nola ikusten duen objektu hori, zerekin lotzen duen, zein irudi daukan eginda bere buruan. Horrela ikusita publizitateaz hitz egin dezagun, gehienak markarekiko atitude positiboa izatea dute helburu, gero horrek salmenten igoera ekar dezan. Izan ere marka bakoitzak izaera bat dauka berarekin, izen bati itsatsitako balore asko daude marka bakoitzaren atzean eta publizitatearen zereginetako bat markarekiko atitude hori gero eta hobea izatean datza, horrela, gero jokabidea, kasu honetan salmentak, aldatzeko edo bideratzeko.

2007-11-04

konbentzitzea

Lagunarteko elkarrizketa hori, persuasioa da, Anek argudio batzuk erabiliz (edo ez) bere lagunaren iritzia eta gogoa aldatzea lortu du. Gogoratu, persuasioaren definizioa, norbaitek beste norbaitengan eragina izateko intentzioa. Eta hemen intentzioaz ari da baina ikusi dugunez, ez da intentzioa bakarrik izan, bere nahi lortu du, Urkora joateko konbentzitu dio, beraz, esan daiteke hori ekintza persuasiboa izan dela, eta ez hori bakarrik, arrakastatsua ere bai.

Horrelako egoerak egunero aurkitu daitezke gure inguruan, batzutan guk abiatzen dugu ekintza persuasiboa eta beste askotan jasatea tokatzen zaigu. Argi dago, bakoitzaren izaeraren arabera komunikazio horretan batzuk igorle bezala arituko direla gehienetan eta besteak hartzaile gisa, baina beti aldatu daite, segun zeinekin zauden alde batean jarriko zara (edo tokatuko zaizu) eta beste batzuekin beste aldean.

Baina kontuan izan mezua bera ez dela persuaditzen duena, hartzaileak mezuarekin zer egiten duen da garrantzitsuena, batzuk errez emango dute amore, beste batzuk ez hain errez, eta gutxi batzuk ez dute inoiz amore emango.

Eta zuek, zer zarete gehiago, pertsuasoreak ala pertsuadituak? Gogoeta irekia dago.

Lagunarteko elkarrizketa

Larunbata da, goiz jaiki naiz, lehiotik begiratu eta eguzkiaren argiak itsutu egin nau. Aurpegia garbitu eta gero berriro saiatu naiz, ze eguraldi egingo du? Oraingo honetan balkoira irten naiz, zerua urdin-urdin dago eta giroa nahiko beroa da, hondartzara joan gaitezke arearekin jolastera; bai, hondartzara!

Gosaldu eta gero Ane ari zait deika.
- egunooon
- aupa
- ikusi dozu ze eguraldi itxen daben?
- baaai, ze ondo. Ta ze ingo dogu gaur?
- Horretarako deitzen dotxut, Marinakin geratu naiz mendira juteko
- Mendira? Hobeto hondartzara. Nik naixau dot hondartza, lasaiaua, ez da hainbeste ibili behar...
- Keba, keba, Urkora igoko gara, gainera ez dauenez hainbeste bero lasaiau juango gara.
- Jo, ta ez dozue hondartzara etorri nahi? Ta Marinari deitzen badiot?
- Ez, ez, gu ya geratu gara, 11etan goiaz, nahi badozu etorri ba egon Untzagan, bestela ba eztakit.
- Ta ondiok ez da inor gehixau esanatu, ezta?
- Ez, nik Joneri ta Maleneri deitxu diet baina lo daoz.
- Bueno ba bale, ba ni bebai jungo naiz Urkora, egun politx hau disfrutau in biar da.
- Bale ba, orduan 11etan.
- Baleee. Geroarte
- Aioo!

2007-10-29

Zentsura

Zentsura ere ekintza persuasibo bat da, idatzitako nahiz esandako gauzak izkutatzeak edo argitaratzen ez usteak eragin handia izan dezake gero hartzaileak izango duen informazioan. Zentsurak esandakoa eta idatzitako kontrolatuz baten alde jokatzen du eta besteen kontra. Hau da, informazio jakin bat izkutatzea batzuentzat ona izango da baina aldi berean beste asko horren ondorioak jasan beharko dituzte. Beraz, zentsurak jendea ideia batzuen alde edo kontra jartzen du, esaterako diktadura batean zentsura badago jendeak ez du horren aurka ezer esateko aukerarik, beraz, itxuraz bada ere ez dago boteredunaren kontra joango den inor, ezinezkoa da alternatibak aireratzea.

Beraz, zentzumenen bidez heltzen zaizkigun mezu guztietaz aparte existitzen ez direnei ere erreparatu behar diegu, horiek ere gugan eragin handia dutelako, gure pentsamoldea asko aldatu dezaketelako, eta batez ere, bizi dugun etengabeko engainu hau gainditzeko.

persuasioaren eremu zabala

Askotan pertsuasioaren zentzu zabala hitzetara murrizten dugu, esaten dugunarekin edo esaten digutenarekin bakarrik ohartzen gara baina mezu persuasiboak ez dute zertan ahozkoak izan behar. Persuasioaz ari garenean norbaitek beste norbaitengan eragiteko nahiaz ari gara, eta gero saiakera hori arrakastatsua izan daiteke edo ez, baina saiakeran zentratu behar gara, eta hau bide desberdinetatik egin daiteke, hitzez, irudien bidez, isiltasunarekin, publizitate subliminalaren bidez, propaganda, argudioak emanez, inposatuz, mehatxatuz... Adibide asko daude eta poliki-poliki sakonduko ditugu.

2007-10-22

Orduan, komunikabideen aniztasuna hartzailearentzat gauza positibotzat hartzen badugu konparazio asko egin daitezke gure egoera orain dela urte batzuetakoekin konparatuz. Garai batean ez bazeuden komunikabide desberdinak, informazio-iturri bakarra zegoen, eta beraz, mezako sermoia bezain sakratua zen esandakoa. Inork ez zuen hori zalantzan jartzen, eta hori egiteko nahia izanez gero, zentsuraren bitartez isilarazten zitzaion ahotsa, beraz, azken batean gizarte osoak informazio berdina eta beraz, errealitateari begiratzeko betaurreko berdinak zituen, inork ez zuen bestelako iritzirik, ados zeuden irratiak esandakoarekin. Informatiboak gaur egun zientziazko liburuak bezain "objektiboak" ziren. Errealitatea ezagutzera ematen zuten, besterik ez. Hau da sinistera ematen zigutena, eskerrak, gaur egun garai desberdina bizi dugula, gaur egun kontra egiteko aukera dago, edo behintzat kontrakoa pentsatzeko aukera.

2007-10-21

Desberdintasunak bilatzen

Egia da bai persuasioa beti dagoela gurekin, edozein hedabide kontsumitzen dugula ere. Baina agian hedabideen aniztasun horrek hein batean mesede egiten digu. Albistegia ikusterako orduan edo egunkaria irakurtzerakoan hautua egiteko aukera daukagu, hedabide desberdinek eskaintza berdintsua dute. Aldaketa gauzak kontatzeko moduan dago, ikuspuntu desberdinetatik tratatzen dira albisteak, bakoitzaren ideologiaren arabera eta horrek honakoa demostratzen du: gu konturatzen gara esaten duten guztia ez dela objetiboa, filtro askotatik pasatutako informazioa da, eta horregatik konturatzen gara (edo ez) guk ere gure filtroak jarri behar dizkiogula hartzen dugun informazio guztiari. Baina gure aurrean dauden desberdintasunak ikusita ere asko eta asko daude oraindik albistegiko aurkezleek esaten dutena hitzez hitz sinisten dutenak. Zapping egitea besterik ez da behar, zein da benetazkoa, bakoitzat berari gertuena iruditzen zaiona hartzen du eta horrekin geratzen gara, baina aukeratutako horri ere gure filtro propio jartzea ez litzateke soberan egongo. Bakoitzak bere errealitatea sortu behar du ikusitakoa batuz.

2007-10-18

informazio persuasiboa

Honan hemen informazio persuasiboaren adibide exageratu bat. Egunkari ezagun batean argitaratua izan zen albiste bat da, istripu bati buruzkoa. Albistearen inguruko informazioa ematean; berriek duten egitura piramidala jarraituz, hau da, inportanteena hasieran jarriz kazetariak istrupuaren ondorioak azaltzean honakoa jarri zuen: "han muerto tres persona y un Marroquí".
Espero dut denok aho zabalik geratu izana, izan ere, badirudi kazetari horrentzat marokoarrak ez direla pertsonak, desberdindu egiten ditu. Ez du hitz askoren beharra izan argi uzteko arrazista dela.
Eta hau ez al da persuasioa? Esaldi horrek esanahi oso maltzurra du, ez da informazioa soilik eta gainera irakurleak ia konturatu gabe bi talde bereizten ditu: pertsonak eta beste alde batetik marokoarrak. Horrekin kazetariak irakurleen iritzia aldatu nahi du, bere ideiak inposatu nahi ditu eta modu xuabe baina aldi berean oso bortitzean. Xuabea da ez duelako oihukatzen baina azkenean hain da inpaktantea ezen edonor konturatzen den irakurritakoa astakeria dela.
Begiak erne izan behar ditugu beti eta horrela ez da hain erreza izango gure jarrera edo aktituadea aldatzea.

2007-10-15

Egia da, masa-komunikazioak eta teknologia berriak puri-purian dauden garai honetan ia ezinezkoa da indibidualtasuna hitz egin, jada norbanakoak ez du garrantzirik, ezin da gehiengoaren kontra banaka borrokatu eta horregatik, gizartean lasaitasuna mantentzeko ezinbestekoa da gizartea handienen alde izatea, boteredunen alde, batez ere aldaketarik ez gertatzeko.

Eta hau nola lortzen dute? Kontuan hartuz hedabide batzuk estatuaren eske daudela ez da zaila ikustea, normala denez, bakoitzak bere aldera egingo duela, horrela, informazio persuasibo baten bidez gizarte guztia usadio, janzkera, pentsakera eta amets berdinekin bizi da. Telebistak edo bestelako hedabideek zabaltzen dute moda, eta urte batetik bestera badirudi jendearen gustuak zeharo aldatu direla, zergatik izango da? Publizitatea teknika persuasibo garrantzitsuenetakoa da eta gaur egun iragarkietan murgilduta bizi garenez zorrotz begiratu behar diogu publizitateari. Atez-ate joka doan saltzaileari bezala ezetz esaten ohitu behar zaio gure buruari, nahiz eta publizitateak kontsumitzeko joera hori piztu, guk iragazkiak jarri behar ditugu tranpan ez erortzeko, benetan zuhur jokatzeko.

Beraz, ez konformatu biderik errezenarekin, pentsatu ditzagun gauzak bi aldiz eta ez sinistu esaten den guztia.

2007-10-14

Informazioa benetan, INFORMAZIOA al da?

Egunero, etengabe, hainbat hitz... esaldi... esangura... heltzen dira gugana, gizakiak dauzkan bost zentzumenen bitartez mezua harrapatzen du: ikusiz, entzunez, ukituz... Gure ingurua mezuz beteta dago, eta askotan konturatu gabe ere, mezu horiek guztiak gugana heltzen dira, guk inongo esfortsurik egin gabe, makina automatiko bat bailitzan dena prozesatuz.
Baina komunikazioan mezu bakoitzak bide desberdin bat marrazten du, eta horren arabera helburu desberdinak bereiztu behar dira. Berri emaile batek albistegian informazioa eskaintzen du eta horrela, bere komunikazio ekintzaren helburua hartzaileari gai jakin baten gaineko datuak eta informazio egiazkorra helaraziko dio.

Bestalde, ekintza komunikatiboaren azken helburua hartzailearen jarreran eragitea izaten bada, jada ez dugu informazioaz hitz egingo, horri pertsuasioa deritzo. Hori da komunikazioa eta pertsuazioaren arteko desberdintasuna, eta hau berau da ikasi beharreko gauza. Ez da berdin hartu behar informazio objetiboa eta pertsuasioa. Bereizten jakin behar da, biek helburu desberdina duten legez hartzailearen jarrera ere nabarmen aldatu behar dela.
Egia da, askotan hauek biak desberdintzea ez dela hain erreza, persuaditu nahi zaituen horrek ere informazioa emango dizulako baina ziurrenik hau ez dela neutroa izango, eta beraz, zentzuz jokatu nahiz gero, berriro ere hartutako mezua berrinterpretatu behar da, benetan baliagarriak diren gauzak hartu eta besteak baztertu. Horrela, buruhauste asko aurreztuko genituzke.

2007-10-08

Goizean jaiki eta hor dago bera, etxean bertan, komunikatzen digun ororen atzean, izkutatuta, lotsaturik. Baina etxezulotik at "bonbardeoa" etengabea eta bortitzagoa, agian agerikoagoa. Gizarte-maila zein klaserik errepetatzen ez duen etsai isil eta "sutila" dugu, guztiei berdin tratatzen gituena, oharkabean harrapatu eta gogor borrokatzen du bere ingurutik ez aldentzeko.

Gaur egun, teknologia berriak ere, etsai gogor honen alde jarri direla ematen du, etengabe elikatzen dute gizartean azkar zabalduz. Koadrilan bertan, denok jasan izan dugu, telebistan, irratian, prentsan...
Batzutan onerako izan daitekeela pentsatzera iristen gara, hor dago hankasartzea, gure nahietatik urruntzera eramaten gaituen horri, ez baitzaio gure egoera tutik ere inporta, bere alde jokatzen du, gainontzeko guztiari garrantzia kenduz.

Ni konturatu naiz etsai horren presentziaz, badakit hor dagoela eta blog honen bidez zuek ere kontura zaitezten nahi dut. Asko daukagu deskubritzeko, batera egin dezakegu, baina gogoratu: ez siñistu entzuten duzuen guztia, ez fido ikusten duzuenaz, mezua hartu eta berrinterpretatu.

Soberan dago esatea, hemen irakurtzen duzuenataz ere ez fido, persuasioak aurpegi asko izan ditzake eta!