Honan hemen informazio persuasiboaren adibide exageratu bat. Egunkari ezagun batean argitaratua izan zen albiste bat da, istripu bati buruzkoa. Albistearen inguruko informazioa ematean; berriek duten egitura piramidala jarraituz, hau da, inportanteena hasieran jarriz kazetariak istrupuaren ondorioak azaltzean honakoa jarri zuen: "han muerto tres persona y un Marroquí".
Espero dut denok aho zabalik geratu izana, izan ere, badirudi kazetari horrentzat marokoarrak ez direla pertsonak, desberdindu egiten ditu. Ez du hitz askoren beharra izan argi uzteko arrazista dela.
Eta hau ez al da persuasioa? Esaldi horrek esanahi oso maltzurra du, ez da informazioa soilik eta gainera irakurleak ia konturatu gabe bi talde bereizten ditu: pertsonak eta beste alde batetik marokoarrak. Horrekin kazetariak irakurleen iritzia aldatu nahi du, bere ideiak inposatu nahi ditu eta modu xuabe baina aldi berean oso bortitzean. Xuabea da ez duelako oihukatzen baina azkenean hain da inpaktantea ezen edonor konturatzen den irakurritakoa astakeria dela.
Begiak erne izan behar ditugu beti eta horrela ez da hain erreza izango gure jarrera edo aktituadea aldatzea.
2 comentarios:
epa!! azkenian ainbeste egun sartzen ta animau naiz idaztera, benetan oso ideia ona iruditzu jata, batipat konturatzeko dana ez dala jartzen daben modokua inondik inora, eta gure iritzi propioetan siñisteko eta hauek defendatzeko!! persuasioa eguneroko zerbiat dugu, esakla txikian agian ez da hain kaltegarria, baina eskala haundian...gurekin amaituko duen zerbait izan daiteke. guk behintzat komunikabide anitzera dugu sarrera, biana gu aina suerte ez dutenek? albisteak 4 filtrotik pasa ondoren heltzen zaien hoiei?? hori be alde interesgarri bat izan leike!!! animo, oso gai mamitsua dala uste dot eta bariante haundixak euki ahal ditxuna,asiq esprimidu zure burua, edo bestela jarri telebista, ikusikozu ze azkar agertzen diran ideiak! portzierto, ze ona sarrera idatzi zednun: " noski hemen esaten denetaz ere ez fido", bakoitza bere printzipioak errespetatzea lehenengo pausua da!!! biana konfesaaattuuuu, noiz erabili zendun persuasioa azken aldiz zuk??danok erabili izan dugu noizbait... jeje. bota zuria!
buf, ontxe berriz irakurri ta ederra faltan in ditxutena, barkatuuu!!ta aber ulertzen dozuen zeoze!
Publicar un comentario