2007-11-05

Noiz bai eta noiz ez?

Pertsuasioaz hitz egiten hasteko zenbait faktore hartu behar dira kontuan. Prertsuasioa prozesu bat da eta bertan bai persuaditzailea eta bai persuaditua eragiteko saiakera horretaz ohartu behar dira. Beraz, esan daiteke, gehiago zehaztuz, norbaitek beste norbait kontzienteki eragiteko saioa dela.

Saio honetan aspektu desberdinetan eragin daiteke: pentsamoldean edo ezagutzan, atitudeetan eta jokabidean.

Ezagutza eta jokabidea elementu "agerikoak" dira. Ezagutzan eragiten duten komunikazio pertsuasiboek iritzi eta ikusmoldeetan eragiten dute. Informazioa emanez gauza berriak edo eraberrituak azaleratzen dizkigu, esate baterako, irakaskuntza, zentzu zabalean eta baita publizitate kanpaina batzuk ere, euroaren ingurukoa adibidez.

Jokabidea ere agerikoa da, arretaz begiratuz gero erraz jakin daiteke jendeak zer jokabide duen. Baina ez da hain erreza, aldiz, zuzenean jokabidean eragitea gehienetan lehenengo ezagutzan edo atitudeetan zentratu beharra dago gero, azkenean jokabidea aldatzeko. Maila honetan adibide asko daude noiz erabiltzen den jakiteko, esaterako: publizistek, iragarritako marka eros dezagun, politikariek, botoa eman diezaiogun...

Bestalde, atitudeen alorra oso zabala da eta ez da beste biak bezai agerikoa eta sinplea. Atitude esatean pertsona batek objektu batekiko (ez du zertan materiala izan behar) duen jarrera neurtu nahi da, hau da, nola ikusten duen objektu hori, zerekin lotzen duen, zein irudi daukan eginda bere buruan. Horrela ikusita publizitateaz hitz egin dezagun, gehienak markarekiko atitude positiboa izatea dute helburu, gero horrek salmenten igoera ekar dezan. Izan ere marka bakoitzak izaera bat dauka berarekin, izen bati itsatsitako balore asko daude marka bakoitzaren atzean eta publizitatearen zereginetako bat markarekiko atitude hori gero eta hobea izatean datza, horrela, gero jokabidea, kasu honetan salmentak, aldatzeko edo bideratzeko.

No hay comentarios: