2007-10-14

Informazioa benetan, INFORMAZIOA al da?

Egunero, etengabe, hainbat hitz... esaldi... esangura... heltzen dira gugana, gizakiak dauzkan bost zentzumenen bitartez mezua harrapatzen du: ikusiz, entzunez, ukituz... Gure ingurua mezuz beteta dago, eta askotan konturatu gabe ere, mezu horiek guztiak gugana heltzen dira, guk inongo esfortsurik egin gabe, makina automatiko bat bailitzan dena prozesatuz.
Baina komunikazioan mezu bakoitzak bide desberdin bat marrazten du, eta horren arabera helburu desberdinak bereiztu behar dira. Berri emaile batek albistegian informazioa eskaintzen du eta horrela, bere komunikazio ekintzaren helburua hartzaileari gai jakin baten gaineko datuak eta informazio egiazkorra helaraziko dio.

Bestalde, ekintza komunikatiboaren azken helburua hartzailearen jarreran eragitea izaten bada, jada ez dugu informazioaz hitz egingo, horri pertsuasioa deritzo. Hori da komunikazioa eta pertsuazioaren arteko desberdintasuna, eta hau berau da ikasi beharreko gauza. Ez da berdin hartu behar informazio objetiboa eta pertsuasioa. Bereizten jakin behar da, biek helburu desberdina duten legez hartzailearen jarrera ere nabarmen aldatu behar dela.
Egia da, askotan hauek biak desberdintzea ez dela hain erreza, persuaditu nahi zaituen horrek ere informazioa emango dizulako baina ziurrenik hau ez dela neutroa izango, eta beraz, zentzuz jokatu nahiz gero, berriro ere hartutako mezua berrinterpretatu behar da, benetan baliagarriak diren gauzak hartu eta besteak baztertu. Horrela, buruhauste asko aurreztuko genituzke.

No hay comentarios: