2007-10-21

Desberdintasunak bilatzen

Egia da bai persuasioa beti dagoela gurekin, edozein hedabide kontsumitzen dugula ere. Baina agian hedabideen aniztasun horrek hein batean mesede egiten digu. Albistegia ikusterako orduan edo egunkaria irakurtzerakoan hautua egiteko aukera daukagu, hedabide desberdinek eskaintza berdintsua dute. Aldaketa gauzak kontatzeko moduan dago, ikuspuntu desberdinetatik tratatzen dira albisteak, bakoitzaren ideologiaren arabera eta horrek honakoa demostratzen du: gu konturatzen gara esaten duten guztia ez dela objetiboa, filtro askotatik pasatutako informazioa da, eta horregatik konturatzen gara (edo ez) guk ere gure filtroak jarri behar dizkiogula hartzen dugun informazio guztiari. Baina gure aurrean dauden desberdintasunak ikusita ere asko eta asko daude oraindik albistegiko aurkezleek esaten dutena hitzez hitz sinisten dutenak. Zapping egitea besterik ez da behar, zein da benetazkoa, bakoitzat berari gertuena iruditzen zaiona hartzen du eta horrekin geratzen gara, baina aukeratutako horri ere gure filtro propio jartzea ez litzateke soberan egongo. Bakoitzak bere errealitatea sortu behar du ikusitakoa batuz.

No hay comentarios: